XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BALTZEOTIK PRESO

Garai hartan Zeanurin baltzeoa debekatua da.

Baltzeoa dantza lotua da.

Areatzan baltzeoa zilegi da.

Arratia guztian zilegi da, baina Zeanurin ez.

Areatzarrak etortzen dira eta baltzeoan egiten dute.

Zeanuritarrak ere deskuidatzen dira.

San Isidro eguna da.

Biharamonean agoazila mutilen etxera doa.

Mutilak preso eramaten ditu.

Nora? Herriko alondegira.

Mutil batek esaten du:

- Pozik preso joango naiz.

Baina neskak eta mutilak batera.

Zeanurin orduan esaera normala da: Preso bai, baina neska-mutilak batera.

Gauza hauek ez dira zaharrak.

Ez dira aintzina gertatu.

AZUKREAK ERREKAN GARBITU

Zenauriko emakume batek azukre koxkorrak erosten ditu.

Etxerantz doa.

Bidean irrist egiten du eta azukre koxkorrak erortzen dira.

Erori eta zikindu.

Emakumea azukreak bildu eta errekara doa.

Zertara? Azukrea errekan garbitzen du.

Eta denak urtu.

Zeanuritarrek horrelako gauzak egiten dituzte.

Horregatik Kokoak dira.

Areatzarrek barre egiten diete.